Laboren eskuragai
- Kuiatxoa
- Tipulina
- Azenarioa
- Porrua
- Ilar txikia
- Baba
- Zerba
- Lekak
- Oliba olio birjina extra
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Babak uretan utzi 12-24 ordu aurretik, biharamunean egosi.
Zainzuriak zuritu eta egosi.
Kuiatxoa erditik moztuta egosi baita. Ondoren, mamia hustu eta zartagin batean tipulina, azenarioa, porru eta lekekin batera sueztitu. Bitartean zerbak egosi.
Baratxuriak olioztatutako zartagin batean frijitu eta gainontzeko barazkiak gehitu
Kuiatxoei bazterretan zulo edo sakonune bat egin (bertan zainzuriak jarriko ditugu), barazkiekin bete eta 15-20 minutuz laberatu.
Labetik atera eta zainzuriak gehitu.
Oliba olio txorrozta batekin eta gatz apur batekin apainduta platereratu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Arrain edo itsasoko jakirik ez badauka ere, arraun munduari omen egiten dio plater honek, merezi dute eta. Horrexegatik Hondarribiko Atalaia jatetxeko errezetatik eratorritako barazki traineru hau proposatzen dizuegu gaurkoan.