facebook instagram youtube
  • Angurri izotz-edaria

    Laboren eskuragai

    • Angurria
    • Limoia

    OSAGAIAK

    • 300g angurri
    • 150g izotz
    • 4-5 menta hosto
    • Limoi bat

    PRESTAKETA

    Angurri zati pare bat bakandu, gero apaintzeko beharko dugu eta. Gainontzekoa dadoetan moztu, haziak kendu eta hozkailuan sartu 4 bat orduz.

    Ondoren, irabiagailuan izotzarekin, menta hostoekin eta limoiaren zukuarekin batera ondo-ondo irabiatu. Ez dadila menta puskarik geratu.

    Zuzenean edalontzi batean jarri, izoztu ez dugu angurriarekin apaindu eta dastatu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Iritsi dira Laborera denboraldiko lehen angurriak! Irrikitan geuden hauek dastatzeko, bere hortan jateko, zein errezeta goxo hau prestatzeko!

    Hori bai, kontuz ibili! Izotza irabiatzerakoan tresna ona eduki behar dugu, bestela puskatu daiteke…

    Bestela, izotzik gabe egin daiteke, baina, ez da berdin geratuko.

    Hori bai, era batean edo bestean egiten duzula ere, uda heldu den hontan errezeta aproposa daukagu! Postre zein askari freskagarri ezin errezagoa eta osasuntsuagoa!