Taloak
OSAGAIAK
- 350g arto irina
- 250ml ur
- Gatza
- Betekina: gazta, txistorra, hirugiarra…
PRESTAKETA
Jarri irina ontzi zabal batean.
Ondoren mendi forma eman, eta ondotik zulo bat erdian eginez sumendi itxura. Gehitu gatza erdian.
Ur epela gehitu apurka apurka, bitartean masa oratzen duzun bitartean.
Masa trinko bat daukagunean, sartu berriro orea ontzian, estali zapi batekin eta bota ur tanta batzuk zapira. Utziozu 15′-30′ erreposoan.
Behin masa ondo oratuta daukagula, “ping-pong”-eko piloten tamainuko baina zer o zer haundixeagoko bolak eginen ditugu.
Jarri irin pixkat mahai gainean, masa mahaira itxatxi ez dadin. Eta ondoren esku ahurrarekin kolpeka zanpatzen joan.
Hori bai, trebezioa puntu bat eduki behar da. Fuertegi zanpatzen baduzu, puskatzen edota zartatzen baitira.
Mahaira itxasten ez direla zihurtatzeko, tarteka buelta eman taloari eta bi aldeetatik zanpatu.
Ahal bezain finen egiten saiatuko gara, gero eta goxoagoa geratuko baita.
Plantxa batean (edo bestela zartagian) berotu itzazu bi aldeetatik.
Bete ezazu gustukoen duzun betekinarekin eta gozatu.
IRUZKIN DIETETIKOA
A ze gutizia diren taloak!
Gure guraso eta aitona-amonak taloz lepo badaude ere, gosea eta eskasia bizi ez ditugunontzat taloa beti gustora jaten dugun zerbait da.
Gainera errezeta erraza bada, eta baita gluten gabea.


