facebook instagram youtube
  • Bakailaoa brokoli zarakar eta saltsarekin

    Laboren eskuragai

    • Brokolia
    • Bakailao izoztua
    • Baratxuria
    • Oliba olio birjina extra
    • Limoia
    • Edari begetala

    OSAGAIAK

    • 2 bakailu xolomo
    • Brokoli ale pare bat
    • 4 anakardo eskukada
    • 150ml almendra edari
    • 2 baratxuri ale
    • 250ml oliva olio birjin
    • Limoia

    PRESTAKETA

    Lehenik eta behin, brokoli buru pare bat bakanduko ditugu. Hauek gerorako gorde eta gainontzeko brokolia egosi.

    Bakandutako brokoliak xehatuko ditugu, ahuts antzeko bat lortu arte.

    Bitartean, zartagi batean oliba olia ugaritan baratxuriak frijituko ditugu, ondotik hauek erretiratu eta bakailua baita frijituko dugu.

    Bakailua prest dagoelarik, erretiratu ezazu. Hori bai, erabilitako oliba olioa gorde; hau irabiatu eta testura sendoagoko saltsa antzeko bat lortuko dugu eta. Emultsio hau baliatuz, bakailua pintzel batekin igurtziko dugu, eta xehatutako brokolian errebozatu. 

    Ordurako brokolia hegosita egongo da. Hau anakardoekin eta almendra edariarekin batera irabiatuz saltsa bat egingo dugu. 

    Azkenik zartagian labur pasako dugu errebozatutako bakailua, limoi pixkatekin zipriztindu eta saltsarekin batera platereratu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Brokolia egosterakoan ozpin pixkat botatzea gomendatzen dizuegu, honi esker ez du hainbeste usain sortuko egosterakoan.

    Bertako brokoliak ekartzen hasi garen hontan, errezeta goxo eta bitxi hau proposatzen dizuegu. Bakailua beharrean, beste legatzarekin, oilaskoarekin edota bestelako arrain edo haragi txuriarekin egin daiteke. 

    Brokoliak zuntz ugari edukitzeaz gain, makina mineral eta bitaminetan ugaria da, kaltzioan, fosforoan, azido folikoan eta C zein K bitaminetan batez ere.

    Errezeta honen bidez modu goxo eta gustagarri batean baliatuko dituzu brokoliaren onurak!