facebook instagram youtube
  • Sagar konpota yogurrarekin

    Laboren eskuragai

    • Sagarrak
    • Kanela

    OSAGAIAK

    • 3 errege sagar
    • Ura (sagar bakoitzarentzat 250ml inguru)
    • 2 yogur
    • Kanela apur bat

    PRESTAKETA

    Errege sagarrak zuritu eta dado txikitan moztu.

    Aurretik berotutako zartagi batean, uneoro nahasi bitartean sagarrak sukaldatu.

    Apurka-apurka ura gehitzen joan eta erreduzitzen utzi. Horrela, pure testura lortuko dugu.

    Azken ur txorrota gehitutakoan, sua apaldu eta tapatuta 10-15 minutuz egosten utzi.

    Sutik erretiratu eta hoztu dadila.

    Edalontzi batean sagar konpota jarri, gainetik yogurta gehitu eta azkenik kanela apur bat.

      IRUZKIN DIETETIKOA

      Fruta gordinik eta freskoa jatea gomendagarriena bada ere, tarteka postre gisa aukera ona izan daiteke etxeko sagar konpota bat.

      Beste sagar mota bat erabili daiteke, baina, errezeta honetarako oso egokiak dira errege sagarrak.

      Konpotaren testura, sagarra mozterakoan honen tamainuaren araberakoa da. Hau da, gero eta puska txikiagotan moztu, gero eta pure homogeneoagoa izango da. Aldiz, sagar puskatxoak nabaritzea nahi baduzu, zati haundiagotan moztu.

      Konpota hozten utzi eta hozkailuan sartzen badugu testura sendoagoa hartuko du.