facebook instagram youtube
  • Orburu txipsak

    Laboren eskuragai

    OSAGAIAK

    • 5-6 orburu
    • Oliba olio birjina
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Lehenik eta behin orburuak garbitu, kanpokaldeko hostoak erretiratu eta limoi zukutan bainatu. Limoi zukutan bainatzeari esker gerora beltzatzea ekidingo dugu.

    Ondoren, ahal bezain fin moztuko ditugu orburuak. Trebezia puntu bat behar da, gero eta finago moztuz gero, gero eta kurruskariagoak izango baitira.

    Bitartean labea edo aire-frijigailua berotzen jarri.

    Laberatu daitekeen erretilu batean jarri, ongi ongi olioztatuz eta gustuen arabera gatza jarri.

    Labean edo aire-frijigailuan potentzia altuan sukaldatu, 10 bat minutuz egin ohi dira.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Orburu sasoia hastear da, beraz ohiko errezetetatik at errezeta berexi eta berritzaile bat proposatzen dizuegu. Orburu txips hauek aukera ona izan daitezke hamaiketako, sarrera, aperitibo edo askari gisa… 

    Errezeta erreza izatea gain, goxoa eta osasuntsua ere bada!