Laboren eskuragai
- Arroza
- Shitake
- Zainzuria
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lehenik eta behin, zainzuriak zuritu, garbitu eta egosi.
Ondoren arroza garbitu eta egosiko dugu. Zartagi batean minutu batez txigortuko dugu, eta gero litro erdi ur gehitu.
Bitartean zartagi bat berotu, oliba olioa jarri eta bizkarki xerrak frijitu.
Arroza egosten ari dela shiitakeak xehe-xehe moztu eta zartagira gehitu.
Arroza egosita dagoelarik, zainzuriak moztu eta arrozarekin nahasi. Bizkarkiarekin berdin, luzera moztu eta arrozaren gainean jarri; zartagia tapatu eta erreposoan utzi minutu pare batez.
IRUZKIN DIETETIKOA
Plater osatu eta orekatua da hau, garaian garaiko eta bertako produktuekin egina. Bertako haragi loteko bizkarki ezin gustagarriagoarekin! Baita Oiartzungo shiitakeak berriro gurean dauzkagula baliatuz, zainzuri ak jasotzen hasi garela eta arroz gorri nafarra eskaintzen hasi garenez; ezin kalitate hobeagoko produktuak dauzkazue eskuragarri.
Adi ibili arroz gorriarekin! Ohiko arroza baino denbora eta ur gehixeago behar du; bi t’erdi bider ur, eta 25-30 bat minutu behar ditu.