Laboren eskuragai
- Erremolatxa
- Legamia
- Irina
- Arrautzak
- Esnea
- Gurina
- Marrubia
- Kanela
- Gatza
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Labea berotzen jarri.
Erremolatxa garbitu, zuritu eta egosi (45-60 minutuz).
Bitartean bi ontzi hartu, batean osagai likidoak nahastuko ditugu (arraultza, esnea, birrindutako gurina…), eta bestean sekuak (irina, legamia, gatza, kanela…).
Irin eta legamia beste bol-ontzira apurka apurka gehitzen joan, ondo nahasiz etengabean.
Erremolatxa egosita egongo da dagoeneko, beraz hau irabiatu eta masara txertatu.
Osagai guztiak ondo ondo nahasi eta olioztatutako molde batean jarri.
Marrubiak garbitu eta moztu.
Zartagi batean 20 bat minutuz marrubiak egosi. Zartagian ura jarriz eta tapatuz. Hauek beraztu daitezela eta pasta bat egiten hasi dadila.
Agar agarra edo gelatina txertatu, eta ondo ondo nahasi.
Egun pare batez hozkailuan bote batean gordetzea gomendatzen dizuegu, sendotasuna irabazten baitu.
PRESTAKETA
A ze itxura daukan bizkotxo berexi honek. Kolorea deigarria bada ere, zaporea ere ez da atzean geratzen. ¡Zeinen goxoa! Aukera paregabea daukazue garaiko bi produktu dastatzeko: marrubiak zein erremolatxa.