
Laboren eskuragai
- Lonbarda
- Ogia
- Sesamoa
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lonbarda fermentatzerako, lehenengo gauza garbitzea eta zimeldutako hostoak kentzea da. Garbitzerakoan, gerorako hosto pare bat gorede.
Lonbarda xehe-xehe moztu edo raiatu, eta kristalezko ontzi batean sartu. Bertan morteroarekin zanpatu, zukua askatu dezan. Postreko goilarakadatxo bat gatz jarri, gordetako hostoekin tapatu eta itxi. (bere neurrian gatzak fermentazioa azkartuko du, baina, gehiegi jarriz gero hau zapuztu).
*Garrantzitsua da botea isterakoan lonbarda guztia zukuarekin estalita egotea. Horrela ez bada, 10 minutu itxoin, oraindik zukua botatzen ari delako agian. Bestela limoi zuku pixkat edo gatz apur bat gehiago jarri.
Lonbarda 3-4 astez giro-tenperaturan, itzaletan eta leku seko batean gorde. Tarteka zer moduz doan ikuskatuz.
*Lonbarda zatiren bat flotatzen ari bada, hau erretiratu. Aldiz, lizuna agertzekotan, lonbarda guztia bota eta berritik hasi behar da.
3-4 aste hoiek pasa direnean, aukeratutako ogia txigortu, lonbarda gainetik jarri eta gazta freskoa zein sesamo haziak gehitu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Behin errezeta egin dugula eta 3-4 horiek pasata, lonbarda hozkailuan gorde behar da.
Lonbarda zenbat eta freskoagoa izan, zenbat eta zuku gehiago isuriko du.