facebook instagram youtube
  • Romaneskua tofuarekin labean

    Laboren eskuragai

    • Romaneskoa
    • Tofu
    • Tipula
    • Baratxuria
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza

    OSAGAIAK

    •  Bi ale romanesku
    • 100g-120g tofu
    • Ale erdi tipul
    • Hortz bat baratxuri
    • Olioa
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Aurretik, labea su ertainean berotzen jarri. Bitartean romaneskua garbitzen hasiko gara, eduki ditzaken hostoak kenduz. Hau egindakoan, egosiko dugu (posible bada egosteko erabili dugun ura gorde, geroago baliogarria izango zaigu).

    Aurretik berotu eta olioztatutako zartagi batean tofua, baratxuria eta tipula egin. Romaneskua egosteko erabili dugun urarekin sofreitu.

    Labean sartu daiteken ontzi batean romaneskua jarri; gainetik tofua, baratxuria eta tipula. Gainetik olio eta gatz pixkat jarri eta 20 minutuz labean egin.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Jakiak egosterakoan bitaminak galdu daitezke, hau dela eta ur hori berrerabiltzea komenigarria da. Hau dela eta, romaneskua egosteko erabili dugun ura tofua, baratxuria eta tipula.

    Romaneskuak eta tofuak nahiko zapore neutroak dituzte, horregatik baratxuria edo zapore gehiagoko jakirenbat gehitzea komeni da.