facebook instagram youtube
  • Eskarola eta txikoria entsalada

    Laboren eskuragai

    • Txikoria
    • Eskarola
    • Laranja
    • Tipula
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Ozpina
    • Kuia haziak

    OSAGAIAK

    • Eskarola bat
    • Txikoria bat
    • Bi eskukada kalabaza hazi
    • Tipul erdi bat
    • Laranja erdia
    • Lau xerra gazta fresko
    • Olioa
    • Gatza
    • Ozpina

    PRESTAKETA

    Eskarola eta txikoria garbitu. Ur hotzetan eta ozpin pixkatekin 5-10 minutuz mantendu. Bitartean, tipula, gazta freskoa eta laranja moztu.

    Eskarola eta txikoria sekatu, ondorik plater batean jartzeko. Eta laranja, tipula, gazta freskoa eta kalabaza haziakgainetik jartzeko. Nahi adina, gatz, olio eta ozpin jarri.

    IRUZKIN DIETETIKOAK

    Nahiko errezeta erraz eta praktikoa da. Lehen plater gisa, edo plater bakar moduan balio duena, eta denon gustukoa izan daitekeena.

    Eskarola eta txikoria, litxua baino zaporetsuagoa izanik, hauekin entsalada bat egiterakoan osagai neutroagoak erbiltzea aholkatzen da.

    Txikoria eta eskarola hostoak ur hotzetan jartzean fresko eta kurruskor mantentzen dira.