facebook instagram youtube
  • Glutenik gabeko ahuakate eta almendrazko bizkotxoa

    Laboren eskuragai

    • Arrautzak
    • Eztia
    • Almendrak
    • Legamia
    • Gatza
    • Limoia
    • Ahuakatea

    OSAGAIAK

    • 140g ahuakate
    • 3 arraultza
    • 140g ezti
    • 140g almendra birrindu
    • 18g legamia
    • Gatz apur bat
    • Limoi baten azala
    • Almendra txigortuak apaintzeko

    PRESTAKETA

    Lehenik ahuakatea puskatu, ondoren arrautzak, eztia, almendra birrinduak, legamia eta gatz apur bat gehitu eta oso ondo nahasi masa homogeneoa lortu arte (irabiagailu bat erabil dezakezue).

    Laberako molde bat labeko paperarekin prestatu eta masa bertan banatu. Labean 180ÂșC-tan 40 minutuz sukaldatu. Bizkotxoa egina dagoenean labetik atera eta hozten utzi. Hozterakoan labeko papera kendu eta almendra txigortuak gainetik jarri.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Bizkotxo osasuntsu honek ez du glutenik ez esnekirik, ezin hobea da gosaltzeko edo arratsaldekoa egiteko, energia eta asetasuna emango digute eta. Ezin hobea da zerbait gozoa baina osasuntsua nahi dugunean.