Laboren eskuragai
- Arrautzak
- Eztia
- Almendrak
- Legamia
- Gatza
- Limoia
- Ahuakatea
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lehenik ahuakatea puskatu, ondoren arrautzak, eztia, almendra birrinduak, legamia eta gatz apur bat gehitu eta oso ondo nahasi masa homogeneoa lortu arte (irabiagailu bat erabil dezakezue).
Laberako molde bat labeko paperarekin prestatu eta masa bertan banatu. Labean 180ºC-tan 40 minutuz sukaldatu. Bizkotxoa egina dagoenean labetik atera eta hozten utzi. Hozterakoan labeko papera kendu eta almendra txigortuak gainetik jarri.
IRUZKIN DIETETIKOA
Bizkotxo osasuntsu honek ez du glutenik ez esnekirik, ezin hobea da gosaltzeko edo arratsaldekoa egiteko, energia eta asetasuna emango digute eta. Ezin hobea da zerbait gozoa baina osasuntsua nahi dugunean.