facebook instagram youtube
  • Erremolatxa gazpatxoa

    Laboren eskuragai

    • Erremolatxa
    • Tomatea
    • Piperra
    • Azenarioa
    • Baratxuria
    • Oliba olio birjina extra

    OSAGAIAK

    • 3 erremolatxa buru
    • 3 azanahorio
    • 1 piper gorri
    • 1 piper berde
    • 1 baratxuri bat
    • 1 luzoker bat
    • 2 tomate 
    • 8 goilarakada oliba olio

    PRESTAKETA

    Erremolatxa zuritu eta egosi. 45-60 minutu beharko ditu gotxi gora-behera.

    Gainontzeko barazkiak zuritu eta xehe-xehe moztu.

    Erremolatxa egosita dagoelarik, gainontzeko barazkiekin batera irabiatu, oliba olioa gehitu eta urarekin erregulatu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Erremolatxa garaiko produktu bikaina da, zeinak eguzkiak berotzen hasi duen hontan, plater goxo eta freskagarriak egiteko espeziala den. Halaxe, erremolatxadun gazpatxoa proposatzen dizuegu. Ohiko gazpatxoarekiko desberdintasun bakarra erremolatxa gehitzean datza. Hori bai, aski da kolore eta zapore berezia emateko; eta bidenabar erremolatxaren onura paregabeak eskuratzeko!