facebook instagram youtube
  • Azalore gratinatua, kuiatxo betxamelarekin

    Laboren eskuragai

    • Gazta
    • Esnea
    • Tipula
    • Oliba olio birjina extra
    • Azalorea
    • Kuiatxoa

    OSAGAIAK

    • Azalore bat
    • Labean gratinatzeko gazta
    • Tipul erdi bat
    • Bi kuiatxo
    • 3 koilarakada olio
    • 120ml esne edo edari begetal

    PRESTAKETA

    Tipula lapiko sakon batean potxatu (lapikoaksakona izan behar du, bertan betxamela egingo baitugu)

    Tipula eginbitartean, kuiatxoa zuritu eta dado txikitan moztu.

    Kuiatxoa tipularekin batera jarri olioarekin batera, eta 10-15 minutuz tapatuta egosi.

    Hau eta gero, esnea edo edari begetala gehitu eta etengabean nahasi beste 10 minutuz.

    Kendu lapikoa sutik, eta tapatu.

    Azalorea garbitu, eta bigarren lapiko batean egosi.

    Labean sartu daitekeen ontzi batean azalorea jarri, eta gainetik betxamela.

    Labean 15-20 minutuz egin, eta beste 5 bat minutuz gazta gratinatu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Kalabazinarekin betxamela egin daiteke

    Aukera ona izan daiteke azalore edota kuiatxoaren zaporera ohitzen joateko. Beraz, errezeta hau aukera ona da etxeko txikienekin egite.