facebook instagram youtube
  • Erremolatxaren garaia

    Udaberriaren hasierarekin erremolatxa biltzen hasten dira gure inguruko nekazariak, barazki honen propietateak aprobetxatu eta zaporeari dagokionez, bere onenean dastatzeko unerik onena da.

    Bere kolore gorri bizi eta deigarriak ezaugarritzen duen barazkia da. Kolore hori ematen dion pigmentua antiinflamatorio naturala da eta gure zelulak babesten laguntzen gaitu. Gainera, besteak beste, zuntz, B taldeko bitaminak eta potasio ugari ditu.

    Gordinik (bakarrik, entsaladetan, entsaladilletan, …) edo egosita (azala kendu gabe irakinda, propietateak hobeto eskuratzeko) jan daiteke.

    Ez galdu aste honetako errezeta!