facebook instagram youtube
  • Alternatiben Oi(h)artzuna

    Egun polita pasa genuen urriaren 21ean eta agerian geratu zen arloz arlo herritarren ekimenez alternatibak eraikitzen ari garela, ez gara gutxi bestelako gizarte baten alde lanean ari garenak. Energia, telekomunikazioak, elikadura, zaintza, finantzak,… horiexek jorratutako gaiak. Goiza bereziki emankorra izan zen, eragileon azokaz gain, lau hitzaldi labur ere entzuteko aukera izan baikenuen. Guk postua Labore proiektuaren baloreak sozializatu eta oraindik gure komunitateko kide ez diren horiei gure Denda ezagutzera etor daitezen gonbita luzatzeko baliatu genuen. Horretarako, zer hoberik bertako ekoizleen elikagai osasuntsuak dastatzea baino? Horregatik, bazkide izan gabe Laboren erosketa bat egiteko gonbidapen/bonoak banatzen aritu ginen.

    Bertaratu ziren bestelako proiektuak ezagutu eta gure artean saretzeko ere oso baliagarria izan zen. Milesker gurekin egon ziren Laborezain guztiei!!! Ea pixkanaka zabaltzen goazen kontsumo konszienteago bat.

    Egun borobila izan zen jende askoren auzolanari esker. Eskerrik asko ere antolatzaileei!!! Inori baimenik eskatu gabe aurrera!!