facebook instagram youtube
  • Ekotaloak

    Alkizan Julenek eginiko talo ekologikoak jaso ditugu gaurkoan. Bi Ekotalo dituzue aukeran: kurkuma eta psylliumduna batetik (urdailerako eta hesteen erregulaziorako onuragarria eta antiinflamatorioa) eta ikatz begetal, psyllium eta yukarekin egina bestetik (onura detoxifikatzaileak, digestio-aparatukoak eta antidiarreikoak). Guk probatu ditugu eta mundialak dira barazki, haragi zein esnekiekin jateko. Bi talo hauek gure eskaintzara gehitu ditugu, beraz, Saralegi eta Ekotaloren artean aukeratu ahal izango duzue hemendik aurrera.