facebook instagram youtube
  • Kirol-profesionalaren ondoren zer? saioa mamitsua izan zen

    Joan den asteko asteartean, eguraldia lagun, Labore kanpoko zelaian entzun genuen Mikel Astarloza eta Jon Belokiren arteko solasaldia. Ordu eta erdiko tartean hainbat gai aletu zituzten: bakoitzaren kirol-ibilbidea, kirol profesionala uzteko erabakiaren atzean egon ziren aldagaiak, egindako dolua eta eguneroko berria nola eraiki duten. Buruz-buruko elkarrizketa formatuan oso saio freskoa izan zen, saioaren amaieran sortu zitzaizkigun galdera guztiak erantzuteko parada ere hartu zuten. Orduak eta orduak jarraituko genituen haien kontu, anekdota eta pasadizoak entzuten! Aurpegi berri ugari erakarri zituen hitzorduak, poztekoa benetan! Hemen dituzue saioko hainbat argazki ikusgai:

    Mila esker bihotzez Mikel eta Jon zuen barrua ireki eta kontu profesional zein pertsonalak gurekin partekatzera etortzeagatik!!