Dagoeneko eskuragai duzue Kikok Bardean eginiko oliba olio birjina extra ekologikoaren aurtengo uzta. Zuetako asko zain zeundeten zuen olio kuttuna noiz jasoko, bada amaitu da itxaronaldia. 5 litro eta 2 litroko bidoietan eskuratu dugu. Badakizue Bardea Etxaldeak ez duela ekoizpen handia izaten eta parte handi bat dagoeneko Errigoraren udaberriko kanpainara bideratu du.