facebook instagram youtube
  • Mairak errota propioa

    /

    Mairako lagunek harrizko errotan xehetutako irin erdi-osoarekin elaboratzen dituzte haien ogiak. Ohiko ogiek baino gatz kantitate txikiagoa dute eta hartzidura prozesu luzeagoetan oinarritzen dira eta haien etxeko legamia erabiltzen dute […]

    Lea más

    Seaskaren aldeko egutegiak

    /

    Seaskaren aldeko egutegiak ere eskuragai dituzue gurean. Seguru zuetako askoren etxeetan tokia gordea duela honezkero Iparraldeko ikastolen aldeko egutegiak.

    Lea más

    Almendra txigortu gatzdunak

    /

    Bardea Etxaldeko Kikok ekarritako almendra txigortu gaztdunak pisura jarri ditugu salgai. Ekologikoak dira eta Nafarroako Iturburuko gatza gehitu die. Mundialak daude baina neurrian jatea komeni zaigu. Baduzue astebururako zizka-mizka berria!

    Lea más

    Bruselazen garaia

    /

    Hasi gara aurtengo aurreneko bruselazak jasotzen, Elikako kideek bildu ahala ekartzen dizkigute zuzenean. Egin bertakoaren alde eta jan garaian garaikoa.

    Lea más

    Kanela zotza xehetua granelera

    /

    Kanela zotza xehetua pisura eskainiko dizuegu hemendik aurrera. Badakizu infusioa egiteko formatu hau erabiltzen dela? Kanelak propietate karminatiboak ditu (urdailean eta hesteetan “haize” (urdailean eta hesteetan “haize” gogaikarririk ez izateko), azidotasunaren aurkakoa […]

    Lea más

    Hosto berdeko neguko barazkiak

    /

    Elika Kooperatibako Albak goizero-goizero ekartzen dizkigu Laboretik kilometro eskasera dituzten lurretan ekoitzitako garaian garaiko barazki ekologikoak. Egun hauetan zerba, eskarola eta borrajaren txanda da. Elikatu baserritik eta jan bertako barazki […]

    Lea más

    2025eko ilargiaren egutegia

    /

    Dagoeneko jaso ditugu 2025eko Ilargiaren egutegiak, zuetako askoren egutegi kuttuna. Kolore bizikoa da aurtengoa eta ohi bezala, baratzean egin beharreko lanak zehazten ditu bertan Jakoba Errekondok, abeltzaintzari buruzkoak Biolurrek zehaztuta […]

    Lea más

    Arkume ekologikoa Eguberrietan

    /

    Aurtengo Eguberrietan ere Zuberoako arkume ekologikoa eskuratzeko aukera izango dugu. Arkume erdia (2,5-3kg) edo osoa (5-6kg) eskatu daiteke. Hutsean ontziratua ekartzen digu, erdia 4 zatitan: batetik, bizkarraldea, bestetik, isterra eta […]

    Lea más

    Garbiketa orokorra auzolanean

    /

    Milesker azaroaren amaieran Dendaren garbiketa orokorra egitera etorri zineten Laborezainei!! Nahiz eta ez ginen gehiegi elkartu, errepaso ederra eman genion Dendari. Auzolana Laboreren funtsezko zutabea da, elkarrekin egiten baitugu proiektua […]

    Lea más

    Arabako patata berria

    /

    Arabako patataren uzta berria dagoeneko eskuragai duzue, bi mota ekarri dizkigute haragi txurikoa eta horikoa. Agria barietateko patatek haragi horia, azal iluna eta gorputz obalatua dute, eta ezin hobeak dira […]

    Lea más

    Oliba beltzen patea

    /

    Labore denon artean egiten dugun proiektua denez, zuetako batzuk eskatu bezala, dagoeneko eskuragai duzue Aragoiko oliba beltzekin elaboratutako pate ekologikoa. Zizka-mizka edo askari zein hamaiketako desberdinak prestatzeko aproposa da!!

    Lea más

    Neguko xarabea Garbiñe Larrearekin

    /

    Sendabelarrekin etxean neguko xarabea nola prestatu azaltzeko saio teoriko-praktikoaegiteko Garbiñe Larrea aditua etorriko zaigu Laborera azaroaren 28an. Duela urte batzuksendabelarren inguruko herri-jakinduria partekatu eta transmititzeko saioakegin genituen eta Oiartzungo jende […]

    Lea más

    Barazki fermentatuen tailerra

    /

    Datorren astean Valquiria eta Auria Laborezainen eskutik barazki fermentatuak egiten ikasteko tailerra izango dugu gurean. Mimo handiz prestatzen ari dira hitzordua eta haiek egindakoak dastatzeko aukera ere izango badugu ere, […]

    Lea más

    Lurrama 2024

    /

    Asteburuan izan da Lurramaren aurtengo edizioa eta lehenengo sektoreko eragile eta kideekin saretzen jarraitzeko baliatu genuen. Aurten estreinekoz mintzaldi batean parte hartzeko gonbidapena jaso dugu (“Ene tokiko janari erosketak”) eta […]

    Lea más

    Elizalde Herri Eskolako ikasleen bisita

    /

    Pasa den ostegunean Elizalde Herri Eskolako DBH-3 mailako ikasleak izan genituen bisitan bai Laboren eta baita Elikan ere. Argi geratu zitzaien azalera handiek inposatzen diguten ereduak baduela alternatiba eta egingarria […]

    Lea más

    Ezti ekologiko berriak aukeran

    /

    Aste honetan Aitorrek mimoz eginiko ezti ekologikoa jaso dugu. Hiru moten artean aukeratu ahal izango duzue: batetik, Oiartzunen ekoitzitako gaztain eztia eta, bestetik, Valderejoko Parke Naturaletik gertu elaboratutako txilarraren ezti […]

    Lea más

    Madalenak

    /

    Hilabete luzez egon gara madalenik gabe baina ez dugu gehiago zain egon beharko. Gainera gertukoak, kalitatezkoak, zuzenean eskuratuak eta monodosian beharrean 10 unitateko poltsetan ontziratuak daude. Produktu Taldekook gure produktu-zorroa […]

    Lea más

    Garbiñe Larrearen Kosmetikoak sendabelarrekin liburua

    /

    Garbiñe Larrearen udazken honetako uzta jaso orduko Laborera ekarri digute. Zuk zeuk egitearen ederra liburua norberak bere egunerokotasunean behar izaten dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa da. Gorputzeko atalak garbitu eta […]

    Lea más

    Hileroko kopa

    /

    Berriro ere eskuragarri dituzue hileroko kopak, Frantzian eginak dira BPArik gabe. Gainera kotoi organikoz eginiko zorroan bilduta datoz. Bi tamaina dituzue aukeran. Badakizu kopak erabilita zure osasuna zaintzeaz gain, ingurumenaren […]

    Lea más

    Nafarroako orburuen denboraldia abian da

    /

    Jaso berri ditugu denboraldiko aurreneko Nafarroako orburu ekologikoak. Dagoeneko dastatzeko aukera izan dugun eta zein xamurrak dauden… Uzta jaso bezain pronto ekarri digute Nino eta Mariak gu guztiontzat, zein zortedunak […]

    Lea más

    Infusioen nahasketa berriak

    /

    Badirudi tenperatura beherantz joango dela ondorengo egunotan udazken giroa nagusitu ahala eta garai honetan zer hoberik infusio bero batekin barrena goxatzea baino? Momentuz infusio hotzez ahaztu eta orain arteko eskaintzara […]

    Lea más

    Intxaurren uzta

    /

    Dagoeneko jaso ditugu Lizarraldeko intxaurrak. Angelek ekarri dizkigu urtero bezala, 2kg-ko poltsetan, sekulako harrera izaten dute gure artean banila ukituko fruitu lehor paregabe hauek. Badakizu egunero lau intxaur jatea gomendatzen […]

    Lea más

    Izan Iñurriren egutegiak salgai

    /

    Izan Iñurri Irabazi Asmorik gabeko Elkartearen 2025eko egutegiak dagoeneko salgai ditugu. Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik diharduen elkartea da. 2019an jaio zen, ohartu zinenean ez […]

    Lea más

    Artilezko zapatilak bueltan ditugu

    /

    Badirudi datorren astean negu giroa iritsiko zaigula eta aurten ongi hornituta harrapatuko gaitu. Izan ere, gaur jaso ditugu Rakelek Gamiz-Fikan latxa ardien artilearekin eta birtziklatutako kautxuarekin eginiko zapatila eta plantilak. […]

    Lea más