
Glutenik gabeko madalenak
/Irrikako Ainarari esker glutenik gabeko madalenak ere eskuragarri izango ditugu astero-astero hemendik aurrera. Arroz irinarekin eginak daude eta gure ustez bete-betean asmatu du!! Ea zuen gustukoak diren!!
Lea más
Kantauri itsasoko ura
/Dagoeneko Kantauri itsasoko ur hipertonikoa eskuragarri duzue gurean. Matxitxako lurmuturraren paretik ateratzen dute, Urdaibaiko Biosferan, 10 metroko sakoneran. Ur hori Riokaren instalazioetara eramaten da, eta han tratatu, araztu eta botilaratzen […]
Lea más
Proteina begetalen aniztasuna
/Joan den astean Zuaitzok produktu berriak bidali zizkigun: Tofu ketua eta Tenpeh mazeratua. Dieta begetariano edo beganoa daramazuenok proteina iturri eta zapore desberdinak dastatu ditzazuen.
Lea más
Olio esentzialen eskaintza zabala
/Garbiñe Larrearen errezetak jarraituz xarabea zein kosmetika etxean egiteko olio esentzialen aukera zabala dugu Laboren. Guk eskaintzen dizkizuegun guztiek %10eko BEZa dute, barne-erabilerarakoak baitira. Baliatu aukera!!
Lea más
Ilar txikien denboraldia abian
/Abian dugu ilar txikien denboraldia. Elikako lagunek ekartzen dizkigute egunero egunero. Makutxoko lurretan mimoz modu agroekologikoan ekoitziak bildu eta berehala. Zeinen zortedunak garen!! Bikainak dira eta denboraldia laburra denez, baliatu […]
Lea más
Orburu eta zainzuri freskoen kanpaina
/Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, bigarren deialdia izango da, Karkarreko Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan […]
Lea más
Bidezko merkataritzako produktu berriak
/Bidezko merkataritzaren bitartez eskuratutako produktuen familia handitzen ari zaigu. Bertan ez ditugun eta kanpotik ekarri behar ditugun hainbat elikagai errespetuan eta zaintzan oinarritutako harremanetan oinarrituta eskuratzen ditugu. Produktu horien atzean […]
Lea más
Bizi baratzea orria
/Pedagogia egiteko oso lagungarriak zaizkigu Bizi Baratzeako edukiak, sarritan zuekin partekatu izan ditugu baina hemendik aurrera paperean ere eskuratzeko aukera izango duzue. Izan ere, ARGIAk abiatu berri du BIZI BARATZEA […]
Lea más
Ziape fina
/Ziape fina ere jaso dugu gaurkoan, saltsen apalan duzue eskuragai. Zuen platerei ikutu desberdina emateko lagungarria da. Orain arte Ezpeletako piperdun ziape granulatua bakarrik genuen akaso erabilera mugatuagoa duena, beraz, […]
Lea más
Kefir eta konbutxa tailer arrakastatsua
/Zeinen gustora egon ginen asteartean Valquiriarekin ur-kefirra eta konbutxa etxean nola egin ikasten. Hitzorduak sekulako interesa piztu zuen zuen artean. Bertaratutakook Valquiriak egindakoak dastatzeaz gain, bere jarraibideekin geureak egiteko aukera […]
Lea más
Nekazaritza eskolako ikasleen bisita
/Apirilaren hasieran Fraisoro Nekazaritza Eskolako 1. mailako ikasleak izan genituen bisitan Labore proiektua bere osotasunean ezagutzeko, zein baloreren arabera eta helburu lortzeko ari garen lanean. Gaur egun Labore bezalako dendei […]
Lea más
Etxean kefir eta konbutxa egiteko osagaiak
/Etxean ur-kefirra eta konbutxa egiteko osagai gehiago jaso ditugu dagoeneko. Piku lehor eta mahaspasak, Kukitxa pisura, kotoi organikozko oihalezko poltsak eta konbutxa egiteko scoby onddoa, enkarguz ekarriko dizuegu. Kontatuko diguzue […]
Lea más
Udaberrian ereiteko haziak
/Maiatzan sartzearekin bat hazi berriak jaso ditugu. Izan ere, baratzegintza ekologiko eta biodinamikoaren arabera urte sasoi hau aproposa baita lekak, piper barietate desberdinak eta alberjiniak ereiteko.
Lea más
Gari-zainzurien denboraldia abian
/Karkarreko Ninok gari-zainzuri ekologikoak ere ekartzen ari zaigu, garaiko beste barazki osasuntsua. Plantxan dida batean egin eta lore gatzarekin zerbitzatzeko mundialak!!
Lea más
Kefir eta konbutxa tailerra
/Apirilaren amaieran etxean kefir eta konbutxa egiten ikasteko tailerra izango dugu gurean. Probiotikoak gure hesteen osasunerako oso beharrezkoak dira. Udazkenean barazki fermentatuak egiten ikasi genuen eta oraingoan likidoen txanda izango […]
Lea más
Aurtengo lehenengo orburu kanpaina
/Luzaroan egon gara zain baina dagoeneko amaitu da itxaronaldia. Datorren astean Nafarroako orburu ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu!! Udaberria gibel garbiketarako garai aproposa da eta naturak baliabide aberatsak ematen dizkigu […]
Lea más
Zainzuri txuriak hemen dira
/Gaurkoan aurtengo Nafarroako lehenengo zainzuri fresko ekologikoak jaso ditugu. Haien denboraldiak gutxi irauten du eta zuen barazki kuttuna dela nabari da, jaso orduko ziztu bizian ari baikara saltzen. Baliatu aukera […]
Lea más
Percy filmaren emanaldi esperantzagarria
/Joan den ostegunean Percy filma proiektatu ahal izan genuen Landetxen. 70 lagun inguru bertaratu ziren Kanadako Percy koltza ekoizleak Monsantoren aurka abiatutako auzi judizialean girotutako filma ikustera. Mundu mailan Monsantok […]
Lea más
Haziak liburuaren aurkezpen interesgarria
/Joan den astean Miguel Arribas-Kelo izan genuen gurean Marc Badalekin batera idatzi duen Haziak liburuaren inguruko aurkezpena egiten. Bertaratu ginenok interes handiz jarraitu genituen Keloren azalpenak. Egun mundu mailan haziak […]
Lea más
Larreta izozkien ontzi aldaketa
/Larretako lagunak euren izozkien ontziak itxuraldatzen hasi dira, momentuz formatu txikikoak. Beti ere jasangarritasuna jomugan jarriz eta kontzientzia ekilogikoarekin. Guri asko gustatu zaizkigu, zer diozue?
Lea más
Bidezko merkataritzako infusio nahasketa berriak
/Bidezko merkataritzaren bidez eskuratutako infusio berriak jaso ditugu. Oso zaporetsuak dira eta osasunerako ere propietate aberatsak dituzte. Udaberria garai aproposa da gibel garbiketa egiteko, baliatu elikagai eta sendabelarrak horretarako.
Lea más
Formakuntza profesionaleko ikasleei harrera
/Joan den astean Model-Eko proiektuko hainbat partaide izan genituen bisitan Laboren egiten ari garen lana gertutik ezagutzeko. San Adrian eta Don Boscoko formakuntza profesionaleko ikasle mordoa etorri zitzaizkigun. Proiektu honen […]
Lea más
Urteko Batzar Orokor mamitsua
/Martxoaren amaieran Laborezainon urteko Batzar Orokorra izan genuen. Bertan, 2024ko mugarriez gain, egungo egoera ekonomikoa eta aurtengo lan-ildo eta ekimen garrantzitsuenak partekatu genizkizuen, tartean Oarsoaldean euskoa inplantatzeko asmoen berri ere […]
Lea más
Dendarien lan-poltsa
/Batzarrean esan genizuen moduan gure dendarien oporraldia kubritzeko lan-poltsa osatu nahi dugu. Momentu honetan lan-taldeko bi kide bajan ditugu eta Aste Santua gerturatzearekin bat piskanaka gainerako langileok oporrak hartzen hasiko […]
Lea más

