facebook instagram youtube
  • Amillubiren aldeko errifak salgai

    Duela aste batzuk azaldu genizuen zer den Amillubi proiektua. Funtsean herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten sorturiko mugimendu agroekologikoa da eta lurra babestea da helburu, Amillubi baserria eta bere lurrak erosita. Biolur elkartea da proiektuaren sustatzailea. Proiektuari babesa emateko eskatzen dabiltza, eusten gaituen lurra babesteko. Bide desberdinak dauzkagu horretarako: diru-dohaintza, bono-laguntzak, proiektuaren zabalkundean laguntzea,… Informazio guztia www.amillubi.eus webgunean duzue eskuragarri.

    Laboreko kideok proiektuarekin guztiz bat egiten dugunez, herri mailako aurkezpena antolatu dugu larunbat honetarako, Martxoak 2, eguerdiko 12:00etan Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian. Hiru hilabeteroko HemenGuk azoka ere larunbatean izango denez, bertan postua izango dute Amillubiko Talde Eragileko kideek nahi duen orori proiektua gertutik azaltzeko.

    Norbanako gisa ekarpena egin nahi baduzue, Laboren bertan 2€tan salgai ditugu Amillubiren aldeko errifak. Eskuratu zurea!! Denon artean lortuko dugu elikadura burujabetzaren bidean aitzindaria izango den proiektu kolektibo hau aurrera ateratzea!!