Datozen astetan irasagar fresko eta ekologikoa eskuratzeko aukera izango duzue.
Gure arbasoek egiten zuten bezala, udazkena negurako kontserbak egiteko garai aproposa da, neguan natura lozorroan dagoen bitartean hainbat elikagai dastatzen jarraitu ahal izateko. Gainera etxean kontserbak egitea gure ekonomia zaintzeko beste modu bat ere bada. Gauzak horrela, aurten estreinekoz irasagar freskoa eskaintzen dizuegu. Faltzestik ekarriko digu Augustok, modu ekologikoan ekoitzia.
Fruta eskuratu eta irasagarra egitea oso erraza da, hemen duzue gure bazkide Iñigo Esnaolak sukaldaritzari buruz egindako wikiliburuan argitaratutako errezeta:
https://eu.wikibooks.org/wiki/Sukaldaritza_liburua/Errezetak/Irasagarra_2
2,80€/Kg
Gutxieneko eskaera: 2kg
Eskaerak: URRIAREN 13ko eguerdira arte
Jasotzeko: URRIAREN 18ko eguerditik aurrera
Animatu eta egin zuen eskaerak!