facebook instagram youtube
  • Alternatiben oi(h)artzuna

    Beste urte batez Alternatiben Oi(h)artzuna martxan da. Egun osoko egitaraua izango dugu Oiartzunen urriaren 21ean. Egitarau oparoa izango dugu. Goizean egingo den eragileen azokan Laborek bere lekua izango du, gure proiektua herritar gehiagorengana zabaltzeko baliatuko dugu aukera, egungo testuinguruan inoiz baino beharrezkoa baita osasuntsu elikatzeko eskubidea gauzatzea eta ingurumenaren eta pertsonen zaintza bermatzen duen gertuko kontsumoaren alde egitea. Alor desberdinetan eraikitzen ari garen alternatibak ezagutzeko aukera ere izango dugu mahai-inguru desberdinetan, bertan, energia, zaintza, finantzaketa eta herrigintza-udalgintza izango ditugu hizpide.

    Ikus dezakezuen moduan, izango da zer ikusi, entzun, dastatu eta nola ez, zer gozatu. Zu ere bertan izatea ederra litzateke. Zatoz eta gonbidatu zure ingurukoak!! Inori baimenik eskatu gabe, aurrera!!