Azken asteetan garaiko barazki berriak jasotzen hasi gara bertako nekazariengandik. Une honetan Ibaik Urrulloko lurretan modu agroekologikoan ekoitzitako tipulina aukeran duzue baina laster hasiko da Elika ere bere uzta ekartzen. Urte sasoi honetan tipula lehorra tipulin xamurrarengatik ordezkatzea gomendatzen dizuegu, entsaladei ukitua emateko adibidez. Tipulina eta tipularen onurak ezagutzeko, ez galdu honako bideoa.
Kontsumitu garaian garaikoa eta egin osasunaren alde.