facebook instagram youtube
  • Jogurt edangarriak

    Oreretako Bordaxar baserriko jogurt edangarriak dagoeneko eskuragarri dituzue Laboren. Orain arte eskaintzen ez genuen produktua da eta 0 kilometrora egindakoa eskuratu dugu. Bi zaporetan duzue naturala edo marrubizkoa. Haur zein helduontzat gustagarriak dira eta urte sasoi honetan bizitza gehiago kanpoan egiten dugunez, noranahi eramateko aproposak!!

    Bordaxarko kideak beraien produktuekin eskuetan

    Jogurt edangarriez gain, jogurt naturala (bi tamainetan) eta marrubizko krematsua ere ekartzen dizkigute. Bordaxarreko esnekiak guztiok erraz liseritzekoak dira a2a2 proteina dutelako eta gainera ekologikorako trantsizio betean daude. Guk dastatu ditugu eta mundialak dira.

    Asko pozten gaitu Bordaxarren erreleboa bermatua dagoela jakiteak.

    Sustengatu dezagun gure erosketarekin Aitorrek aitaren ofizioari jarraitu eta baserritik bizitzeko egin duen hautua!!