facebook instagram youtube
  • ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA

    Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, aurtengo azken deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan dutenez, azken kanpaina bat egitea erabaki dugu. Zainzurien kasuan berriz, lehenengo deialdiak nolako arrakasta izan duen ikusita eta dagoeneko errepikatzeko gogoz zaudetenez, 2. deialdia egingo dugu, oraingoan ere  Angel Iturrik ekarriko dizkigu. Honenbestez, datorren astean Lizarraldeko orburu eta zainzuri freskoak eskuratzeko aukera paregabea izango dugu. Uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideoi lurrak ematen dituen kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko parada emanez.

    Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.

    Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izan dezazuen, Dendarako ere kilo batzuk eskuratzen saiatuko gara baina zertxobait garestiago jarriko ditugu salgai beraz, interesa baduzue, kanpainan eskaera egitera animatu nahi zaituztegu.

    ORBURU EKOLOGIKO FRESKOAK:

    Karkarren Nino eta bere familiak ekoitzitako orburu ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Solte etorriko dira eta eskaerak dozenaka egin beharko dira (dozena erdia ere eskatu ahal izango da).

    5€/dozena

    ZAINZURI FRESKOAK:

    Angel Iturriren lantaldeak eskuz hautatu (kalibre egokia eta antzekoa izan dezaten guztiek), garbitu eta multzokatutako zainzuriak 1kg-ko tarrinetan etorriko dira. Gutxieneko eskaera 1kg izango da.

    5,5€/kg

    ESKAERAK egiteko azken eguna: APIRILAREN 28, igandea, arte.

    JASOTZEKOAPIRILAREN 30ean, asteartea, eguerditik aurrera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!