Pozik iragartzen dizuegu Nafarroako Erriberako orburu fresko ekologikoen lehen deialdi bat egiteko moduan gaudela. Aurten urtarrileko izozteak tarteko, ekoizleek orburuen lehenengo uzta ia-ia osorik galdu zuten eta geroztik euri eskasia eta tenperatua epelak tarteko, bigarren loraldia ere atzeratu egin zaie baina aurtengo Aste Santuaren aurretik 100 dozena inguru eskuratzeko aukera izango dugula esan digu Karkarreko Ninok.
Badakigu ez dela data oso ona, hurrengo ostegunean dagoeneko Aste Santua baita baina zuetako asko orburu freskoak dastatzeko irrikitan zaudete eta galdezka ari zaretenez, lehenengo deialdi bat egitea erabaki dugu. Esan bezala, oraingoan 100 dozenako langa dugunez, eskaerak jasotzen ditugun ordenean erreserbatzen joango gara eta gainerakoek bigarren deialdira arte itxaron beharko dute. Hortaz, interesa baduzue eta orburuak bermatu nahi badituzue, eskaera bizkor egitera animatu nahi zaituztegu.
Ziurrenik Pazko Astearen ondoren beste deialdi bat egiteko moduan izango gara, baina hura ere eguraldiaren baitakoa izango da. Uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideoi lurrak ematen dituen kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko parada emanez.
Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.
Aste Santua gainean dugunez, Dendarako ez ditugu dozena batzuk eskuratuko eta soilik enkarguekin funtzionatuko dugu.
5€/dozena
ESKAERAK egiteko azken eguna: MARTXOAREN 22ra, ostirala, arte.
JASOTZEKO: MARTXOAREN 25ean, astelehena, eguerditik aurrera.
Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.
Animatu eta egin zuen eskaerak!!