facebook instagram youtube
  • ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN KANPAINA

    Pozik iragartzen dizuegu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoen kanpaina egiteko moduan gaudela. Aurten urtarrila amaierako eta otsaila hasierako izozteak tarteko, ekoizleek orburuen lehenengo uzta ia-ia osorik galdu zuten eta geroztik euri eskasia eta tenperatua epelak tarteko, bigarren loraldia ere atzeratu egin zaie eta uzta ez da beste urtetan bezain oparoa. Horregatik, ezin izan dugu lehenago kanpainarik egin eta ziurrenik aurten orburuen deialdi bakarra egin ahal izango dugu. Zainzuriak, zorionez, hasi berri dira eta momentuz ez dirudi uztan gora-behera handirik izango dutenik. Honenbestez, datorren astean Lizarraldeko orburu eta zainzuri freskoak eskuratzeko aukera paregabea izango dugu. Uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideoi lurrak ematen dituen kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko parada emanez.

    Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.

    Tudela jatorri-izena duten orburuak eskuratu ahal izango ditugu. Solte etorriko dira eta eskaerak dozenaka egin beharko dira (dozena erdia ere eskatu ahal izango da).

    Orburuak: 3,5€/dozena

    Zainzuriak 1kg-ko tarrinetan etorriko dira, garbituak eta aurrez modu artisauean eskuz hautatuak (kalibre egokia eta antzekoa izan dezaten guztiek). Gutxieneko eskaera 1kg izango da.

    Zainzuriak: 5,5€/kg

    ESKAERAK egiteko azken eguna: APIRILAREN 24an, astelehena, eguerdira arte.

    JASOTZEKOAPIRILAREN 25ean, asteartea, 17:00etatik aurrera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!