facebook instagram youtube
  • Okinen oporraldia

    Gure okin gehienek abuztuan oporrak hartuko dituzte eta beraz, honako datetan ez dizkigute beren ogiak ekarriko:

    Aintzane: Abuztuak 1-31

    Maira: Abuztuak 14-29

    Kuskurro: Abuztuak 1-31

    Irrika Gluten Free: Abuztuak 1-Irailak 3

    Beraz, abuztu osoan zehar Papurrak, Garmendia eta La Panaceako ogiak izango dituzue eskuragai eta lehenengo hamabostaldian berriz, Mairarenak ere bai. Ogirik gabe ez geratzeko, enkargua egiten baduzue hobe.

    Akaso zuen ogi kuttuna ezingo duzue dastatu baina aukera ona izan daiteke beste ogi motaren bat probatzeko. Baliatu aukera!!