facebook instagram youtube
  • 2023ko Garbiketa Orokorra

    Dakizuen moduan egunerokoan ez dugu Dendaren sakoneko garbiketa egiteko astirik izaten eta horregatik, urtean behin GARBIKETA OROKORRA auzolanean egiteko deialdia luzatzen dizuegu, espazio guztia sakon garbitzeko. Aurtengoa ABUZTUAREN 29an egingo dugu. Iaz bezala, arratsaldeko 15:00etan elkartuko gara eta biltzen garen bazkideon baitan dagoen arren, aurreko urteetako esperientziatik 2-3 ordutan bukatzea aurreikusten dugu. Garbiketa egiteko tresneria eta produktuak guk jarriko ditugu.

    Aurten Denda eta biltegiaz gain, goiko solairua eta eskailerak ere garbitzeko asmoa dugu beraz, zenbat eta gehiago izan hobe. Antolaketa egoki egiteko, izena aurretik ematea eskertuko dizuegu, taldeetan banatuko baitzaituztegu.

    ANIMATU eta IZENA EMAN denona den txoko hau auzolanean garbitzeko!!

    Zure beharra dugu, ZATOZ!!

    Elkar ezagutzen jarraitzeko baliagarriak dira auzolanak eta zenbat eta gehiago izan azkarrago egingo dugu!!