facebook instagram youtube
  • Oilo bularkia kontserban

    Gure entsaladetarako badugu atunaren ordezkoa, egunaren arabera entsalada desberdinak prestatzeko. Delikatetxek oilo-bularkiak egosi eta oliotan konfitatuta merkaturatu baititu. Oso egokia da entsalada eta ogitartekoetan gehitzeko, eta hegaluze bati oliotan emango zeniokeen beste edozein erabileratarako. Zapore suabea du, gatz gutxi du eta proteina iturri ona da.

    Udan entsalada gehiago jaten ditugunez, baliatu aukera eta egin ekonomia zirkularraren alde!