Oiartzunen bertan ekoitzitako shitake ekologikoak ekarri dizkigu Lolok. Sekulako itxura dute eta baita perretxiko usain zoragarria ere. Kontatu digunez, sasoiak apiriletik azarora bitarte irauten du. Eskaerak egin ahala, bildu eta zuzenean ekartzen dizkigu Laborera. Asko pozten gara gazteak lehenengo sektorean kokatutako proiektuak abiatzen ari direla ikusita eta beraz, bidelagun izango gaitu Alaznek ere. Normalean izaten ditugun shitakeak txikiagoak dira, nabari da aldea. Bertatik bertara horrelako elikagai apartak eskuratzeko aukera izatea sekulako luxua da.