facebook instagram youtube
  • Ikasbidairako diru bilketa irizpideekin

    Aurten estreinekoz Haurtzaro Ikastolako DBH4ko ikasleek haien ikasbidaia finantzatzeko bertako ekoizleen kalitate bikaineko produktu sortak saldu dituzte. Eguneroko ekintzekin komunitatea hezi baitaiteke eta kontsumo kultura berri bat sustatu gertuko ekonomian eraginez.

    Ekoizleen kostu prezioan eskaini dizkiegu produktuak gure ohiko marjinari muzin eginez, jakitun baikara ekimen hau dirua biltzeko egiten dela eta guk, irabazi asmorik gabe, bertako ekoizleak lagundu nahi ditugu haien elikagai bikaina ezagutaraziz eta eskaera areagotuz.

    Hainbat ikasle eta guraso ibili dira auzolanean produktu sortak osatzen, diru bilketari ere bestelako esanahi bat emanez.

    Milesker bertako eta zuzeneko harremanen alde egiteagatik, txikitik auzolanean eragiten!!