facebook instagram youtube
  • Kotoizko salbaeslip eta disko desmakillatzaileak

    Konturatuko zineten moduan, duela aste batzutatik salbaeslipak agortuak genituen. Kontua da Nur etxekoak lantzen genituela eta zoritxarrez hondoa jo duela. Badira ja hilabete batzuk enpresa isteko hautua egin zutela jakin genuela eta likidazioarekin laguntzeko erosketa mardula egin genien, baina izakinak ere amaituz joan zaizkigu, momentuz soilik salbaeslipenak. Hori dela eta, hornitzaile berria bilatzen aritu gara eta dagoeneko topatu dugu eta beraz, Masmi markarekin hasiko gara lanean. Honako ezaugarriak dituzte:

    • Kotoi ekologikoarekin eginak dira, ez dute ez pestizida ez herbizida hondakinik.
    • Eguneroko erabilerarako gomendagarriak dira.
    • Hipoalergenikoak direnez, narritadura, azkura eta alergiak saihesteko lagungarriak dira.
    • Azalarekin kontaktuan ez dute inolako plastikorik.
    • Ez dute perfumerik eta oso xurgatzaileak dira.
    • Kotoi purifikatuzkoak dira, ez dute ez kloro eta ez dioxinik.

    Momentuz, honako hiru produktuak dituzue eskuragai:

    • Protegeslip arruntak (forma anatomikoa dutenez hobeto egokitzen dira barruko arropara)
    • Protegeslip luzeak, 2 1ean (arruntak baino xurgatzaileagoak dira baina konpresa finak baino meheagoak, galera txikientzako zein hileroko gutxiko egunetarako aproposak)
    • Disko desmakillatzaileak (orain arte oihalezkoak bakarrik genituen salgai baina hemendik aurrera baita erabilera bakarrekoak ere, zauriak zaintzeko, kremak emateko zein desmakilatzeko aproposak)

    Nur-en gainerako produktuak bukatu ahala joango gara eskuratzen Masmi etxekoak.