facebook instagram youtube
  • Kisua sagar-zuku ekologikoa

    Ekoizleei babesa emateko beste aukera bat dugu esku artean. Baztango Kisua Baserriko Luisak laguntza eskatu digu oraingoan. SAGAR-ZUKU EKOLOGIKOA ontziratzean urte eta erdiko iraungitze epea jarri beharrean, nahastuta soilik urtebetekoa ezarri zien oraindik biltegiratuta dituen 500 litro baino gehiagori eta irailaren 30a dute zehaztua. Kostu-prezioan eskura dezakezue. Pena litzateke horrelako zuku bikaina alferrik galtzen utzi eta Luisari galera eragitea. Ea denon artean irteera ematen diogun. Eskuratu zure kaxa!! Baietz 100 kaxa bideratu kanpainara!! Animatzen zara Luisari laguntzera?