facebook instagram youtube
  • ES
  • Jangela kolektiboak hornitzen

    Egungo kontsumo eredua irauliko badugu, ezinbestekoa da jangela kolektiboak gertuko elikagai osasuntsuekin hornitzea. Bada, gaur pozez iragartzeko moduan gaude Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak egin duela urratsa bertako ekoizle txikien ekoizpen osasuntsu eta ekologikoekin hornitzeko. Geu izango gara horniduraz eta koordinazioaz arduratuko garenak, gertuko ekoizle txikiekin elkarlanean. Hainbat hilabeteetan zehar ibili gara sukaldeko lanetan murgilduta haur eskolaren beharrak ulertuta eskaintza osatua prestatzen eta bideragarritasun planak zirriborratzen. Gaur egun pozgarria da Oarsoaldeako eta inguruko nekazari, abeltzain eta produktu elaboratuen ekoizle txikientzat eta baita Laborerentzat ere, pixkanaka ereindako haziak loratzen ari baitira.

    Hemen duzue Argian gaiaren inguruan argitaratutako artikulua, prozesuan parte hartu dugunon hitzekin osatua:

    https://www.argia.eus/albistea/bertako-produktuak-eta-ekologikoak-jangelako-110-menuetan

    Abenduan hasieran hasiko gara hornikuntzarekin eta beraz, ordurako guztia prest izateko lanean ari gara une hauetan.

    Gainera ezin ahaztu Zuzendaritza Batzordearen zein Hezkuntza Komunitate guztiaren babesarekin hartutako erabakia dela. Zorionak emandako urrats ausartarengatik eta milesker gugan jarritako konfiantzagatik!!