facebook instagram youtube
  • Biba Ardoak proiektuaren aurkezpen eta dastaketa azaroaren 24an

    Euskal Herriaren luze zabaleko 37 mahastizain-ardogilek Biba Ardoak kooperatiba sortu dute haien ardo ekologikoak merkaturatu eta banatzeko. Eredu agroindustrialean ari diren upategi konbentzionalen aurrean txikiak izanik indarrak eta baliabideak batzea erabaki dute. Horrela, elikadura burujabetzaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen bidetik Euskal Herrian ardo kultura berria, bizia, osasungarria eta herrikoia bultzatzea dute xede.

    Ardogintza pestizida eta gainerako produktu kimikoekin bereziki pozoitutako sektorea izanik, nahiz eta Labore Oarsotik ez dugun alkoholdun edarien kontsumoa bultzatu nahi, argi dugu ardoa kontsumitzen duzuenoi ahalik eta ardorik osasuntsuena kontsumitzeko aukera izatea bermatu nahi dizuegula.

    Horregatik Biba Ardoaken laguntzarekin Laboreko ardoen txokoa eraldatu genuen duela ja bi urte. Ordura arteko eskaintza nabarmen osatu genuen Euskal Herriko ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalekin. Ardoak euren ezaugarrien arabera taldetan antolatuta ditugu geroztik: onduak gorputzarekin; onduak eta arinak; gazteak eta arinak; gazteak eta indartsuak; txuriak, arinak, zuzenak eta aromatikoak; gorriak; eta bereziak. Okasio zein gustu guztietara egokitzeko moduko aukera zabala duzue. Baina horrenbeste ardo motaren artean akaso zailtasunak izaten dituzue zein aukeratu jakiteko, ezezagunak zaizkizuelako oraindik, bada, horretarako ere bideratuta dago datorren asteko aurkezpen eta dastaketa.

    Biba Ardoakekin abiatu genuenean elkarlana esan genizuen osasun egoerak baimentzen zuenean egingo genuela proiektuaren eta ardoen aurkezpena, bada, iritsi da azkenean horretarako abagunea. Ardoa gustuko duzuenok kalitatezko ardo paregabe hauek dastatzera animatzen zaituztegu!!

    Hemen dituzue Biba Ardoak kooperatibako kide diren mahastizain-ardogileak:

    Eta hemen berriz, Laboreko Ardoen Txokoaren zenbait irudi: