facebook instagram youtube
  • Infusio berriak

    Beti da garrantzitsua ongi hidratatzea baina akaso udan are gehiago. Hilabete hauetan gainera, gauza freskoak gusturago jan eta edaten ditugu. Horregatik INFUSIO HOTZAK ere gure eskaintzara gehitzea erabaki dugu. Zapore desberdinak dituzue aukeran: jenjibre eta kurkuma, menda eta zitrikoak eta ekinazea eta andere-mahatsa. Bidezko merkataritzako produktuak dira.

    Nola prestatu?

    • Ez da beharrezkoa aurretik beroan infusionatzea
    • 500 ml-ko ur freskoan sartu infusio poltsa bat eta nahastu
      Itxoin 8 minutu edan aurretik
    • Prestatutako infusioak bere propietate guztiak 8 orduz atxikitzen ditu

    Ondorengo egunetan bero zakarra datorrela dirudienez, dastatzera animatzen zaituztegu!!

    Bestetik, berriki Josenearen INFUSIO nahasketa BERRIAK ere eskuratu ditugu. Noainen birgizarteratzea helburu irabazi asmorik gabe ekoizten dituzte sendabelarrekin elaboratutakoak, gure osasunaren autogestioan lagungarriak izan daitezkeenak. Piramide bakoitzarekin hiru katilu handitarako adina tisana prestatu dezakezue. Behar izanez gero, baliatu!