Argiaren udazken honetako azken uzta jaso berri dugu: “Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain” liburua. Josebe Blancok, artzain bezala, bizi dituen kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso du liburuan. Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura sistema… Hausnarketaz betetako lekukotasun hauek eguneroko oso berezian islatu ditu: gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Euskaraz, pasarte batzuetan galizieraz ere bai. Artzainaren hiztegia eta urte osoko lanen taula ere baditu.
Ez galdu, liburuari buruz egileari Argian bertan eginiko elkarrizketa.
Horrelako lan ederrak ezin zuen gure Oparien Txokoan falta!!