Ainarak Arrasateko Irrika Gluten Free Bakery lantegian gertuko osagai ekologikoekin mimoz elaboratutako glutenik gabeko gailetak dagoeneko granelera ere eskuratu ditzakezue. Ontziak nabarmen murrizteaz gain, ekonomikoagoak ateratzen dira. Momentuz txokolate beltzdunak eta Irrika gailetak eskaintzen hasi gatzaizkizue. Beraz, bi mota horietako gailetak ez ditugu ontziratuta eskainiko, soilik pisura. Ontziratutakoak nahiago badituzu, txokolate txuridun, “Principe” estiloko eta kaneladunen artean hautatu ahal izango duzu. Osagaiei dagokienez, aipatu gaileta guztien osagai nagusia arroz eta gari beltz irina dela, arrautza ere badute baina azukrearen ordez, panela erabiltzen duela.
Sekulako arrakasta dute gurean, ez dituzu oraindik dastatu? Baliatu aukera!!