Lehenengo kanpainaren arrakasta ikusita, zuetako askori deialdia oharkabean pasa zaizuela jakitun eta gerezien denboraldia ekainaren amaieran bururatuko dela kontutan izanda, datorren astean bigarren kanpaina bat egitea erabaki dugu. Konsziente gara oso jarraian izango direla bi deialdiak baina ez genuen aukera pasatzen utzi nahi.
Beraz, datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoen 2. kanpaina egingo dugu, aurtengo azkena. Jalok ekarriko dizkigu berriro ere Lumpiaqueko kooperatiban kide dituen bi mutil gaztek molde ekologikoan 800 metroko garai diren lurretan ekoitzitako gereziak. Lapins barietatekoak dira, gereziondo barietaterik berantiarrena eta landatuena da, oso emankorra delako. Gereziendoek 30 metro arteko altuera izan dezakete eta gereziak zaporez gozoak dira, benetan paregabeak, kalitate ezinhobea dute, dastatu dituzuenok badakizue zertaz ari garen.
Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko aukera izan dezagun.
Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izango duzue baina kanpainan baino prezio garestiagoan eta izakinak amaitu arte. Dendarako ere kilo gutxi batzuk eskuratzen saiatuko garen arren, interesa baduzue, eskaera egitera animatu nahi zaituztegu, batere gabe ez geratzeko.
Eskaerak 2kg-ko kaxetan ekarriko dizkigute beraz, horien multiploak eskatu ahal izango dituzue.
Gereziak: 7€/kg
ESKAERAK egiteko azken eguna: EKAINAK 24, astelehena.
JASOTZEKO: EKAINAREN 26an, asteazkena, 12:00etatik aurrera.
Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.
Animatu eta egin zuen eskaerak!!