Laboren eskuragai
- Limoia
- Mostaza
- Oliba olio birjina extra
- Gatza
- Piper beltza
- Ziazerba
- Oilasko bularkia
- Marrubia
- Intxaurrak
- Tipula gorria
- Gazta
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lehenik oilasko bularkia zati ertainetan moztu eta olio pixka batekin zartagian sukaldatu, ondoren tipula eta marrubiak orri moduan moztu, gero prest izateko.
Saltsa prestatzeko pote batean limoi-zukua, ziapea, oliba-olioa, gatza eta piperbeltza nahasi. Ondoren kailu handi batean, ziazerbak, oilasko bularkia, tipula, gazta, intxaurrak eta marrubiak erantsi, saltsarekin ongi nahasteko. Entsalada plater batean aurkeztu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Ziazerbak E bitaminaren iturri nagusi dira eta oso onak bihotzarentzat, baina beste propietate asko dituzte: zuntz ugari, A, B1, B2, C, eta K bitamina, kaltzioa, fosforoa, burdina, azido folikoa, magnesioa, zinka eta betakarotenoak. Azken horiek ahalmen antioxidatzaile handia dute. Aldi berean marrubiek mineral-aberastasun handia dute bereziki burdinarenak. Entsalada hau ezin hobea da plater bakar gisa, oso osatuta baitago.