Laboren eskuragai
- Zerba
- Ziazerba
- Arrautzak
- Tipula
- Porrua
- Gazta
- Intxaur muskatua
- Piper beltza
- Oliba olio birjina extra
- Gatza
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Litro bat ur irakin eltze batean eta bertan zerba-orriak sartu. Gatz pixka bat gehitu eta 5min egosten utzi, estali gabe. Zerba samurra dagoenean, iragazki batean jarri likidoa kentzeko eta gero zapi batean sartu eta ongi estutu, hezetasun gehiago kentzeko.
Ondoren, tipula, porrua eta ziazerbak xehe-xehe txikitu eta oliba-olio pixka batekin zartagian sukaldatu. Sukaldatuak daudenean, zerba, arrautza, intxaur muskatua, piperbeltza eta gatzarekin irabiatuko ditugu. Masa nahasi ondoren, gazta ondua eta oliba-olio koilarakada bat gehitu, eta berriro nahasi. Nahasketa homogenoa dagoenean prest egongo da.
Moldea olio pixka batekin igurtziko dugu eta bertan masa zabaldu. Labera eramango dugu 180ºC-tan 5min inguru, atera eta 10-15min egosten utziko dugu prest egon arte. Errezeta hau aire-frijigailuan ere egin daiteke.
IRUZKIN DIETETIKOA
Errezeta erraza eta elikagarria. Zerba, ziazerba eta porrua beste modu batera kontsumitzeko aukera da. Barazkiak errezeta honen osagai nagusienetako bat dira, bitamina eta mineralak erantsiz, baita zuntza ere. Errezeta hau hainbat zerealekin elkartu daiteke, arroza, kinoa, kous-kousa, pasta…