Laboren eskuragai
- Oliba olio birjina extra
- Piper beltza
- Tipula
- Baratxuria
- Perrexila
- Limoia
- Zerba gorria
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Lehenik eta behin, tipula xehe-xehe moztu eta oilaba olio goilarakada pare batekin sueztitu, minutu pare bat geroago baratxuria txikitu eta zartagira gehitu.
Frijitzen ari den bitartean menta eta perrexila xehe-xehe moztu, eta hauek ere tipula eta baratxuria sukaldatzen ari garen zartagian jarri. Dena ondo-ondo nahasi eta ondo bigundu denean, sutik erretiratu eta tapatuta utzi.
Ondoren, beste zartagi batean, bizpahiru oliba olio goilarakaden laguntzarekin, txahala frijitu.
Gisatua egingo dugun lapikoan oliba olio goilarakada pare bat, kurkuma eta piper beltza su ertainean jarri, etengabean nahasten dugun bitartean frijitu dadin.
Dagoeneko txahal-haragia frijituta egongo denez, gisatua egingo dugun lapikora gehitu. Aurretik sueztitutako espezieekin eta 250ml ur epelarekin batera.
Haragia espezieekin batera ordu eta erdiz egosten utzi. Denbora hori igaro baino 10 minutu lehenago, zerba gorria hatz baten lodierara moztu eta, oliba olio goilarakada pare baten laguntzaz, 3 minutuz sueztitu. Zerba gorria lapikora gehitu eta beste 5 minutuz gisatu (beroarekin asko biguntzen da zerba gorria).
Zaporea gustuaren arabera nahieran egokituko dugu limoi-zukuarekin.
IRUZKIN DIETETIKOA
Itxura dela eta maiz ruibarboarekin nahasten dugu. Bi barazkiak osasuntsuak eta zapore goxokoak izan arren, Laboren zerba gorria aurkituko duzue. Gainera barazki honek onura mordoa eskeintzen dizkigu: kolesterola eta presio arteriala gutxitzen laguntzen du; kolinan aberatsa izanik garunarentzat onuragarria da; edota K bitaminan aberatsa denez, odolaren koagulazioa erregulatzen laguntzen du.
Gurean landatzeko eta jateko ohitura handirik ez badugu ere, zerba gorria munduko txoko askotan landatzen eta jaten da, ondorioz makina bat errezeta egin ditzakegu. Gaurkoan ordea, Iranen ohikoa den Khoresh-e Rivas deituriko platera proposatzen dizuegu!