facebook instagram youtube
  • Etxeko barratxo energetikoak

    Laboren eskuragai

    • Fruitu lehorrak
    • Kremak
    • Gatza
    • Kanela
    • Olo malutak
    • Mueslia
    • Haziak
    • Koko xehetua

    OSAGAIAK

    • 100g fruitu lehor
    • 100g fruitu lehorren krema
    • 350g fruta lehor (datilak, mahatspasak, aranak…)
    • 150g zereal (mueslia, oloa…)
    • 2 koilarakada hazi edo koko birrindua
    • Koilarakada bat kakao-hauts edo algarroba-irin
    • Kanela
    • Gatza

          PRESTAKETA

          Lehenik fuita lehorra prestatuko dugu, hauek ez badaude oso zukutsuak, 20 minutuz ur beroan jarriko ditugu. Txikitu fruitu lehorrak irabiagailu indartsu batean eta gorde. Irabiagailu berean, fruta lehorrak ondo xukatuta eta zatitxotan jarri eta txikitu, pasta bat lortzen dugun arte, hau da barratxoen osagaiak batzen dituen orea.

          Irabiagailuan fruitu lehor birrinduak, zerealak, gatza, haziak, kanela eta kakaoa gehitu. Dena ondo nahastu eta masak testura egokia duen ikusiko dugu masa eskuan hartu eta estutu egiten dela egiaztatuz. Orea oso itsaskorra bada, fuitu lehor birrinduak edo zerealak gehitu ditzakegu. Aldiz masa lehorra bada eta behar adina kohesio ez badu, ur pixka bat edo fruitu lehorren krema gehitu dezakegu. 

          Orea, labe erretilu batean zabalduko dugu, eskuekin ongi trinkotuz, zentrimetro bateko lodiera izan arte. Nibelatu masa osoa eta estali egingo dugu,, ordu bat har dezan. orea atera eta 50-70g-ko barratxotan moztuko ditugu.

          IRUZKIN DIETETIKOA

          Etxeko barratxo energetikoak oso alternatiba osasuntsua da organismoa energiaz kargatu nahi dutenentzat. Supermerkatuetako barratxo gehienek kontserbagarriak eta beste gehigarri batzuk dituzte, baita, azukre eta gozagarri asko osasunerako txarrak direnak. Horregatik, zure osasuna zaintzeko modurik onena zure eguneroko bizitzan osagai jasangarriak eta iraunkorrak erabiltzea da.

          Barratxo energetikoak zerealez eta fruitu lehorrez eginda daude eta energia ematen dute karbohidrato ugari dituztelako. Gainera, irtenbide ezin hobea dira edozein unetan jateko gogoa sartzen zaizun uneetarako, zure motxilan edo poltsan eraman baititzakezu, haien tamaina idealari esker. Etxean barratxoak egiteak abantaila handi bat du, zuk nahi bezala presta ditzakezu, gehien gustatzen zaizkizun osagaiak gehituta.