facebook instagram youtube
  • Zainzuri zuriak marrubi eta ahuakatearekin

    Laboren eskuragai

    • Zainzuria
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Espezieak
    • Ahuakatea
    • Marrubia

    OSAGAIAK

    • 12 zainzuri zuri
    • 12 marrubi
    • Tipula bat
    • Oliba-olio birjina 
    • Gatza
    • Piperbeltza

    PRESTAKETA

    Zainzuriei azala kendu eta egosi. Bitartean marrubiak eta tipula zatituko ditugu. Bi hauei piperbeltza botako diegu, ondo nahasiz.

    Zainzuri zuriak plater batean zerbitzatu, ondoren marrubiak eta tipula gainetik jarri. Ahuakatea zati finetan moztuko dugu, ondoan jarriz. Errezetari gatza eta oliba-olioa botako diogu. Nahi izanez gero oliba beltzak pusketan bota daitezke.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Zainzuriak jateko errezeta ezberdin bat da, oso koloretsua eta erakargarria dena. Zainzuriak zuntzan aberatsak dira, idorreriarentzat ezin hobeak, baita C eta E bitaminetan, potasioan eta fosforoan, beraz, zizka-mizka moduan bikaina dira.