facebook instagram youtube
  • Orburu txipsak

    Laboren eskuragai

    • Gatza
    • Oliba olio birjina extra
    • Orburua
    • Irina

    OSAGAIAK

    • 3 orburu
    • Irina
    • Gatza
    • Oliba-olioa

    PRESTAKETA

    Lehenik eta behin, orburuaren kanpoaldea moztu behar dugu, zati biguinera iritsi arte eta goitik geratzen diren hostoak kendu. Erdiko bihotzarekin gelditu beharra dugu.

    Xafla oso meheetan moztu eta ontzi batean jarri ur hotz-hotzarekin eta limoi zuku pixka batekin. Ordu laurden batez utziko dugu, ondoren ongi lehortu.

    Orburu zatitxoak irinetik pasa (gehien gustatzen zaizuena) eta minutu pare batez zartagian sukaldatu olio pixka batekin. Prest daudenean gatz lodia erantsiko diogu gainetik.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Gaur errezeta oso azkar bat ekartzen dizuegu, ezin hobena afari, bazkari edo sarrera baterako. Gainera, oso osasuntsuak dira. Orburuen denboraldia amaitzear dagoenez, azken uneak aprobetxatu behar dira!