facebook instagram youtube
  • Mandarinak antxoekin eta gazta urdinarekin

    Laboren eskuragai

    • Mandarina
    • Antxoak
    • Gazta urdina
    • Oliba olio birjina extra
    • Espezieak
    • Limoia
    • Ozpina
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • Mandarina
    • Antxoak
    • Gazta urdina
    • Oliba-olioa
    • Espeziak
    • Limoi erdi baten zukua
    • Sagar-ozpina
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Mandarinak zuritzen hasiko gara, zatika edo xerratan. Gazta urdin zati bat xerra bakoitzaren gainean jarri. Antxoa bakoitzarekin kiribil bat egin argazkian agertzen den bezala eta goiko aldean atxikitu.

    Ondoren, ozpin-olioa prestatuko dugu, horretarako, 3 koilarakada oliba-olio, sagar-ozpina, gatza, limoi erdiren zukua eta espeziak gehituko dizkiogu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Fruta zitriko gozo eta zaporetsu honek bitamina asko ematen dizkigu defentsak indartzeko, zirkulazioa hobetzeko eta zahartzea saihesteko. Gainera errezeta hau oso koloretsua, freskoa, azkarra eta erraza da edozein momentutan egiteko.